header image

Ikasturte berria

Publikatua: tatxen | Iraila 23, 2010 | Iruzkinik ez |

Dagoeneko ikasturte berria hasita daukagu. Aurten blogari erabilera handiagoa ematen saiatuko gara. Hori dela eta, gelan aurrera daramatzagun proiektu guztien berri ematea izango da helburu nagusia, guztion iritzia jaso ahal izateko.

Aste honetan “Sormen soziala” izeneko proiektuan ari gara.

Non sailkatua: 1

IBILALDIA 2010

Publikatua: tatxen | Maiatza 27, 2010 | Iruzkinik ez |

Marigoran Kikunbera

Bermeoko 2010eko IBILALDIAk hedatuko dauan mezuaren oinarria da “Marigoran Kikunbera”. Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu.

Itsasoari lotutako herria izanda gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mugimendua definitzeko. Ikastolen marea, euskeraren marea…mundua bera dator gorantz, beran barrikuntza eta aldaketa guztiekaz. Eta horren aurrean, bigarren berbeagaz, guk, kikunbera egiten dogu; buruz murgiltzen gara marea horretan. Honek, konfiantza erakusten dau, ez dogu eta egingo kikunbera konfiantza bako uretan. Bestetik, inplikazioa iradokitzen dau, datozen “ur barrietan” bustitzeko jokaera, urrunetik begira egon beharrean parte hartuz.

 “Kikunbera” berba bera da beste klabeetako bat, geure keinu berezia. Batetik, Bermeo bertoko adierazpide bat dalako, eta horrek, indarra eta zehaztasuna emoten deutso leloari.

Kikun

Bermeoko IBILALDIA 2010eko logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoko izarra. Bere bost besoak Ibilaldia osotasunean zabalduko daben bost bideak dira:

1.       ITSASOA: atal honek natura hartuko dau baitan, berarekiko errespetua eta ezagutza, ingurumenak Bermeon daukan presentzia adierazkorrena aurkeztuz, hau da, itsasoa.

2.     IKASTOLA: ikastolaren izatea eta giroa islatuko dauz atal honek, bere baloreak eta proiektua, bertako ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta langileak oro har, talde haundi eta berezi bezala aurkeztuz.

3.     KULTURA: atal honek kultur adierazpide guztiak bereganatuko dauz. Iraganetik edan eta geroa sortzen dauan herri bat. Bizirik mantentzen dan herri anitz bat.

4.     IZARTU: guztion parte hartze aktiboa bultzatuz, herri eta eskualde mugimendua bizteko atala. Ideiak izar bizi bihurtuz, lo egozan indar eta antolakuntzak izartuz.

5.     EUSKEREA: euskerea da gure argia, gure itsas argia kasu honetan. Euskereak egiten gaitu euskaldun, ezbardin eta bakar munduan. Erabili eta bizi egingo dogu.

 

Non sailkatua: JAIAK

SANTA AGEDA

Publikatua: tatxen | Otsaila 3, 2010 | Iruzkinik ez |

Otsailak 4, Santa Ageda bezpera izango da. Urtero bezala, ehundaka kantari-ibiliko da kalez kale eta baserriz baserri, herri eta hirietan, “ ohitura zaharra berritzeko asmoz”.

 

Baina nor zen Santa Ageda? Mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230.urtean. Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobernadoreak, Quinciano, berarekin ezkondu nahi zuen, baina Agendak, bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Quincianok, mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte. Besteak beste, bularrak moztu zizkioten. 251 urtean hil zen 21 urte zituela.

Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarria.

Non sailkatua: JAIAK

ZORIONAK JUNE!

Publikatua: tatxen | Abendua 11, 2009 | Iruzkinik ez |

Non sailkatua: Urtebetetzeak

SARRI SARRI

Publikatua: tatxen | Abendua 1, 2009 | Iruzkinik ez |

Non sailkatua: JAIAK

LAU TEILATU

Publikatua: tatxen | Abendua 1, 2009 | Iruzkinik ez |

Non sailkatua: JAIAK

EUSKARAREN ASTEA

Publikatua: tatxen | Abendua 1, 2009 | Iruzkinik ez |

Abenduaren 2tik 4ra euskararen astea ospatuko dugu.

Aste osoan zehar ekintza desberdinak egingo

ASTEAZKENA 2 OSTEGUNA 3

( Euskara eguna)

OSTIRALA 4
09:00-11:00 KLASEA PREGOIA

EUSKARAOKEA

DURANGOKO AZOKA
11:00-11:30
11:30-13:00 KLASEA EUSKAL JOLASAK DURANGOKO AZOKA
13:00-14:00
14:00-16:00 MARRAZKI LEHIAKETA MARRAZKIEN SARI BANAKETA

TXOKOLATADA

DISKOTXOUA
Non sailkatua: JAIAK

ZORIONAK MARIA!

Publikatua: tatxen | Azaroa 24, 2009 | Iruzkinik ez |

Non sailkatua: Urtebetetzeak

MATEMATIKA FROGA

Publikatua: tatxen | Azaroa 11, 2009 | Iruzkinik ez |

Datorren astelehenean, azaroak 16, matematika froga izango dugu.

Non sailkatua: Matematika

TXANELA FROGA

Publikatua: tatxen | Azaroa 5, 2009 | Iruzkinik ez |

Gogoratu ikasle maiteak datorren asteazkenean,azaroak 11,froga izango dugula.Asko ikasi!

Non sailkatua: Txanela

Older Posts »

Atalak